Focke-Wulf Fw 200 Condor, Alemaniako helmen handiko miaketa-hegazkin bat izan zen. Focke-Wulf hegazkinlaritza konpainiak ekoitzi eta 1937ko uztailaren 27an lehenbiziko hegaldia burutu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Luftwaffek aliatuen ontziak atzemateko miaketa-hegazkin gisa emaitza bikainekin erabili zuen, ontziak hondoratu edota U-Boot alemaniar itsaspekoei laguntza ematen ere bai. Hortaz gain, bonbaketari eta garraio-hegazkin gisa ere erabilia izan zen.
Winston Churchillek "Atlantikoko zigorra" ezizena ipini zion, Atlantikoan aliatuen ontzi ugari hondoratu zituelako.
Kanpo estekak