Florencia Serranía Soto (Mexiko Hiria, Mexiko, 1963ko ekainaren 11) mexikar ingeniari mekanikoa, enpresaria, ikertzailea eta funtzionarioa da.[1]
Biografia
Ikasketak
Florencia Serranía ingeniari mekanikoa da Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM), 1982tik 1986ra.[2] Londresko Unibertsitateko Materialen Zientzietako doktoretza eta maisutza ditu, 1993an bukatua.[2] Bere doktore-tesia «Análisis Dinámico de Materiales Compuestos sometidos a pruebas de Bajo Impacto (Inpaktu txikiko probak egiten zaizkien material konposatuen analisi dinamikoa)» izan zen.
Lan ibilbidea
1993tik 2011ra ikertzaile izan zen UNAMeko Ingeniaritza Institutuan.[3]
2000. urtean sartu zen Barruti Federaleko Gobernuan, Claudia Sheinbaumek gonbidatu zuenean. Serraniak ez zuen onartu lehen gonbidapen hori, eta berriro saiatu zen Jenny Saltiel Cohen, eta Garraio eta Bidezaintzako Idazkaritza Garraio Plangintzako zuzendari gisa sartzera gonbidatu zuen.[3] Mexiko Hiriko Garraio Elektrikoen Zerbitzuetako zuzendaria izan zen 2001etik 2004ra. Aldi horretan, Metrobuseko lehen linea diseinatzen eta ezartzen ere lagundu zuen.[4]
2004tik 2006ra, Mexiko Hiriko metroa administratzen zuen Garraio Kolektiboko Sistemaren (STC) zuzendaritza izan zuen lehen aldiz.[4][5] 2018an, kargu horren ardura hartu zuen berriz, eta 2021eko ekainaren 28an utzi zion Mexiko Hiriko metroaren zuzendari izateari, 2021eko Metroak izandako istripuaren ondoren.[4][6][7][8]
Urban Travel Logistics enpresa sortu zuen, eta, besteak beste, proiektu hauexek egin ditu: Tren Turistiko Puebla Cholula, Mexiko Hiriko hiru Transferentzia Modal Zentro eta errepideak ordaintzeko sistemak, hala nola IAVE plataforma.[4][9][7]
Sariak eta aintzatespenak
- Kontseilu Britainiarreko bekaduna[4]
- Zientzia eta Teknologiaren Kontseilu Nazionaleko (CONACyT) bekaduna.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak