Firestone rally, gero CS rally izendatua, hasieran Burgosen eta gero Bilbon egindako rally lehiaketa izan zen. 1967 eta 1982 artean egina, Espainiako Rally Txapelketa eta Europako Rally Txapelketarako puntuagarria izan zen.[1]
Historia
Lehenengo ekitaldia 1967an[2] antolatu zuen Espainiako Errege Automobil Klubak Burgosko Firestone lantegiaren irteera ospatzeko. Jorge de Bagrationek irabazi zuen Lancia Fulvia batean.[2]
1968koa jada Bilbon egin zuen. Antolatzailea Bizkaiko Errege Peña Motozalea izan zen, Gipuzkoako Errege Automobil Kluba eta El Pueblo Vasco egunkariaren laguntza zuena.[2]
1972an Europako Rally Txapelketan sartu zen.[2] 1980an izenaz aldatu zuen, babesle berria zuelako. Azken ekitaldia 1982an egin zuten.[2]
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak