Firebird I automobila izan zen General Motorsek 1954an sortu zuen kontzeptu-automobil bat, gas-turbinazko propultsioarekin AEBetan eraikitako lehen autoa[1].
Ezaugarriak
Emmett Conklin ingeniaria buru zela, GMko taldeak Firebird XP-21 deitu zion prototipoari[2], eta gero Firebird I bilakatu zen. II, III eta IV modeloek jarraitu zioten 1964a arte, gas propultsioko sistema zelarik guztien ezaugarri nagusia[3][1].
Konfigurazioaren aldetik oso praktika gutxikoa suertatu zen. Burbuilazko kabina bat zuen eserleku bakarrarekin gidariarentzat. Gorputza osatzen zen beiraz, hegal laburrez eta isats bertikaleko hegal batez; materiala indartutako plastikoa zen. Itxura balistikoa zuen guztiz. Balazta-sistema danborren sistema estandarretatik bereizten zen, gurpilen kanpoaldean baitzeuden, azkar hoztu ahal izateko, eta hegalek, berez, hegazkin baten antzeko aleroiak zituzten abiadura murrizteko[4].
Hasieran, Conklin bera zen gidatzeko kalifikatutako pertsona bakarra, eta 160 km/o abiadurara iritsita, bigarren mailara aldatzean, arazoakm sortu eta abiadura murriztu zuen lehen proban. Ez zen abiadura potentzialerako gehiago probatu, gas-turbinaren bideragarritasun praktikoa ikustea izan zen gehiago ingeniaritza proiektuaren zioa.
Eraiki zen ale bakarra 2022an erakutsi zuten Bilboko Gugggenheim Museoan egindako erakusketa batean[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak