Fiorenzo Magni (Vaiano, Pratoko probintzia, 1920ko abenduak 7 – Vaiano, 2012ko urriak 19) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1941 eta 1956 bitartean, denbora horretan 47 garaipen lortu zituelarik, horien artean hiru Italiako Giro.
Era berean, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehen txirrindularia izan zen, 1948ko Italiako Giroan, 1949ko Frantziako Tourrean eta 1955eko Espainiako Itzulian etapa garaipenak lortuz.
Biografia
Bere ikasketak eten behar izan zituen bere aitari garraio enpresa txiki batean laguntzeko. Bere eguneroko lanean Magnik bizikleta erabiltzen zuen garraiobide bezala, eta hala zaletu zen kirol honetara. 1936an lehiaketagatik interesatzen hasi zen, zaletu mailako talde batean sartuz.
Profesional bihurtu zen 1940an, baina Bigarren Mundu Gerrak bere karrera eten zuen, 1947an itzuliz. 1948an, bere bigarren partehartzean, Italiako Giroa irabazi zuen. Hala ere, garaipen honek polemika handia sortu zuen, oso leuntzat hartua izan zen bi minuturen galera suposatzen zuen zigor bat jasan baitzuen. Beranduago, 1951 eta 1955eko edizioetan ere Giroa irabaziko zuen, azken hau 35 urterekin, Italiako Giroa irabazi duen txirrindularirik zaharrena delarik.
Flandriako Tourra hiru urtez jarraian irabazi zuen, honen ondorioz Flandriako Lehoia ezizena jaso zuelarik. 1952an Munduko txirrindularitza txapelketa irabazteko zorian egon zen, baina arazo teknikoak medio, laugarren amaitzea baino ez zuen lortu. Aurretik, 1951n bigarren izan zen, eta 1947an ere laugarren.
Palmaresa
1942
1947
1948
1949
1950
1951
1952
1953
1954
1955
1956
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu
Erreferentziak
Kanpo estekak