Fiore Sardo
| Fiore Sardo | |
|---|---|
| italiar gazta eta ardi-gazta | |
| Materialak | ardi esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italia |
| Honen izena du | lore eta Sardinia |
Fiore Sardo Europar Batasuneko 1263/96 araudiak babestutako jatorrizko izendapena duen italiar gazta bat da. Sardinia uhartean egiten da.
Historia
Izenak "Sardiniako Lorea" esan nahi du. "Fioretto Sardo" ere deitzen zaio. Sardinian XIX. mendean Pecorino Romanoaren teknika sartu aurretik egiten zen gazta tradizional bat da. 1776ko Rifiorimento della Sardegna nel miglioramento della sua agricolturan eta 1826ko Voyage en Sardaigne lanetan agertzen da.
Elaborazioa
Metodo tradizionalaren arabera eta artisau erara ardi esnearekin egiten da. Gazta freskoak arinki keztatzen dira, eta oliba olioarekin igurzten dira. Ondoren, 3 eta 6 hilabete bitartean heltzen uzten da. Urteroko ekoizpena 1000 tona inguruan dago.
Ezaugarriak
Zilindro edo gurpil forma duen gazta bat da, edo oinarririk handienetik elkartutako bi kono sekzio forma duena. Azala naturala da, urre hori kolorekoa marroira iristen dena gaztak 6 hilabete baino gehiago baditu. Bere testura gogorra eta bikortsua da, erraz pirrintzen delarik. Orea horixka da. Usai heze eta garratz bat dario. Zaporea gozoa da, baina kutsu gazi batekin eta fruta itxura apur batekin. Freskoa denean mahai gazta bezala erabiltzen da. Heldua dagoenean birrindu egin daiteke pastari Parmigiano Reggiano edo Grana Padano batek emango liokeena baino zapore gehiago emateko.
Kanpo estekak
| Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.