Finzi-Continitarren lorategia Giorgio Bassani idazle italiarraren obra handiena da. 1962an argitaratu zen eta Viareggio Saria lortu zuen, Italiako literatur saririk garrantzitsuenetakoa.[1]
Argumentua
Finzi-Continitarrek, Ferrarako juduen arteko familia aberatsenak, halako lilura bat sortzen diote nobelako protagonista eta narratzaile gazteari: ez bakarrik haien etxe erraldoiagatik, bizimodu isolatuagatik, cultura zabalagatik, jarrera aristokratikoagatik; horrez gain, lagun egin nahi lituzke familiako seme-alabak: adinkide duen Alberto eta, batez ere, haren arreba Micòl, eder bezain urruna. Mussolinik, Hitlerrengana hubiltzeko, Italiako juduen kontra ezarritako lege arrazialek sortuko dute ustekabeko aukera: hiriko tenis elkartean jokatzea debekatua dutela-eta, beren lorategiko tenis-zelaira gonbidatzen dituzte Finzi-Continitarrek komunitateko kideak. Kontalaria eta Micòl adiskide min bihurtuko dira, amodio mindu eta mingarri bat ere sortuko da bietako batengan, baina lotsak, diferentzia sozialak ala patu historikoak ezinezkoa egingo dute harremana.[2]
Bassanik kontatzen duena fikzioa da gehienbat, pertsonaiak Bassanik asmatuak dira, bai eta lorategia bera ere. Baina autoreak berak ezagututako errealitatea erabili zuen liburua idazteko.
Zinema
Erreferentziak
Kanpo estekak