Filosofoen bizitzak edo Filosofo argien bizitzak[1] (grezieraz, φιλóσοφoι Βίοι) greziar eta erromatar kulturetako antzinako filosofoei buruz, Tales Miletokoarekin (K. a. c.624-c.546) hasi eta II. mendekoSexto Enpiriko arte, Diogenes Laerziodoxografo eta biografoak idatzitako bilduma bat da, grekeraz jatorrian, liburuki sorta moduan antolatua. Bertan, filosofoen jatorriari eta bizitzari buruzko datuak [2] eta anekdotak biltzen dira. Dagokien eskola filosofikoa [3], pentsaera eta bibliografia zabala [4] ere aipatzen ditu, filosofo bakoitzaren nortasuna eta pentsaera uztartuz horrela. Filosofoei buruzko bertsoak ere ematen ditu. Lanaren estilo errazak, umoretsua batzuetan [5] , publiko zabal bati begira idatzia izan zela pentsarazten du. Historian zehar eta egun ere antzinako filosofiaren oinarrizko erreferentzia izan da, askok bere estilo kaxkarra nabarmendu badute ere [6].
Edukia
Diogenes Laerziok filosofiagrekoen asmakuntza dela aipatuz abiarazten du bere lana. Bi jatorri aipatzen ditu: Anaximandro buru duen joniar eskola eta Pitagoras buru duen eskola italikoa. Bi filosofo mota ere bereizten ditu: dogmatikoak eta efektikoak edo eszeptikoak. Filosofiak hiru atal dituela dio: fisika, etika eta dialektika. Diogenesek bere jarrera filosofikoa argi azaltzen ez badu ere, Platonengandik, metafisikoengandik eta estoikoengandik urrun egon eta epikurearrekin eta eszeptikoekin bat datorrela dioten iritziak daude. Liburuki dibertigarriena zinikoei buruzkoa da, bertan anekdota eta pasarte anitz biltzen duelako. Interesgarriena Epikurori buruzkoa da, Herodotori, Pitoklesi eta Menezeori Gutunak eta Esakuntza Nagusiak idazkiak ematen dituelako.[7]