Filipe Romolo Neri (italieraz: Filippo Romolo Neri; Florentzia, 1515eko uztailaren 21a - Erroma, 1595eko maiatzaren 26a) italiar apaiza izan zen, Oratorioko Kongregazioaren (latinez: Congregatio Oratorii Sancti Philippi Nerii) sortzailea. Erromesen, gaixoen eta behartsuen zerbitzura jarri zen. Erroman kristau jendea elkarrekin biltzen zuen otoitz egiteko; era horretan Oratorioari hasiera eman zion. Gregorio XV.ak kanonizatu zuen 1622an. Eliza Katolikoak maiatzaren 26an ospatzen du haren eguna. Erromako hiriaren zaindaria da.
Erreferentziak