Fika (Suedia)

Artikulu hau Suediako ohiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fika (argipena)».
Wikifika: Suediako wikilarien fika topaketa bat, 2009an.

Fika aditza eta izena da suedieraz, kafea [1] edo beste edari bat) hartzeko ohituran oinarritutako pausatzeari erreferentzia egiten diona. Fika suediarra ingeleseko tearen orduarekin alderatu daiteke, nahiz eta fika egunean hainbat aldiz errepikatu daitekeen. Tradizio hau Suediako kulturan oso finkatuta dago, Suedia [1] baita kafea gehien kontsumitzen duen herrialdeetako bat. [2]

Deskribapena

Kafea izan ohi zen fika garaian gehien edaten zena 20. mendean, baina 21.ean tea ere izan daiteke, eta normalean, haurrek zukua edo esnea edaten dute. Edaria beti gozogintzaz lagundu ohi da, hala nola gailetak, pastelak edo ogi xerrak gurinarekin. Fika nonahi hartzen da, bai etxeetan beste otordu bat balitz bezala egiten da, landa eremuan atsedenaldi gisa edo lantokian: Suediako bulego batzuetan kafe orduak izaten dituzte goizez eta arratsaldez, bilera informalak egiteko une bat.

Etimologia

Fika hitza suedieraz dokumentatua dago 1910etik, eta kaffi hitzaren silabetan ordena aldaketatik dator.: ka-ffi > fi-ka. [3] Frantses verlanaren antzeko silaben alderantziketa da.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Fika» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-24 data duen 28942678 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-12-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak