Ferrarako Dukerria (latinez: Ducatus Ferrariensis; emilianeraz: Ducàt ad Frara; italieraz: Ducato di Ferrara) 1450 eta 1597 artean iraun zuen iparraldeko Italiako estatu burujabea izan zen.[1]
1.100 km²-ko azalera zuen Po ibaiaren beheko arroan, Reno ibaiko haranaren hegoalderaino, tartean Ferrara hiria. Estetarrak bertoko agintariak ziren, 1146tik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuaren basailuak zirenak.
1471n, Inperioak dukerria Aita Santuen Lurraldeari eman zion. Orduan, Paulo II.ak Borso Estekoa, jada Modena eta Reggioko dukea zena, Ferrarako duke izendatu zuen. Borsok eta bere oinordekoek 1597ra arte de facto independentea zen estatu bat gobernatu zuten baina handik aurrera aita santuaren gobernu zuzenpean erori zen.
Esteko Ferrara, Modena eta Reggioko jaunak
Esteko Ferrara, Modena eta Reggioko dukeak
Erreferentziak
Kanpo estekak