Fernando Otazu Zulueta (Aretxabaleta, 1920ko abuztuaren 13a - Donostia, 1992ko irailaren 11) gipuzkoar abokatu eta politikaria izan zen. Iñigo Otazu diputatuaren anaia izan zen (Jose Mariarekin hirukiak ziren).
1974an Gorteetako prokuradore hautatu zuten Felipe Ugarte ordezkatuz. 1977ko martxoan Fernando Lasa dimititu eta gero, Otazu teniente-alkatea Donostiako alkate bilakatu zen. 1978ko irailaren 8an bonba bat eztanda egin zuen bere atarian eta handik lasterrera politika utzi zuen.