Fernand Isidore Widal (Dellys, Aljeria, 1862ko martxoaren 9a - Paris, 1929ko urtarrilaren 14a) frantses fisikaria eta bakteriologoa izan zen.
Parisen egin zituen ikasketak, eta sendagile gisa lan egin zuen. Ikerketa bakteriologikoez arduratu zen, bereziki, eta disenteriaren baziloa aurkitu zuen, Chantemesserekin batera. Sukar tifoidea ere aztertu zuen, eta gaixotasun horren diagnosia egiteko gehien erabiltzen den teknika deskribatu zuen: eriaren serumari Eberthen baziloa erantsi, eta aglutininak agertzen ote diren aztertzean datzana.
Erreferentziak