Fermín Cacho Ruiz (Ágreda, 1969ko otsailaren 16a) espainiar korrikalari ohia da, 1.500 metroko lasterketan aditua.
Espainiako atleta nagusietako bat, bere palmaresean bi olinpiar domina (urrezkoa Bartzelonan eta zilarrezko Atlantan), Europako txapelketa bat (1994) eta munduko txapeldunordetza bi (1993 eta 1997) ditu[1].
Pista estalian zilarrezko dominak ditu Munduko Txapelketan (1991) eta Europakoan (1990).
Erreferentziak