Felix Mendizabal Mendiburu (Donostia, 1891ko martxoaren 7a - 1959ko uztailaren 15a) euskal atleta izan zen, distantzia motzetan aditua. Real Sociedad taldean ibili zen.
Ibilbidea
7 aldiz izan zen Espainiako txapelduna 100 eta 200 metrotan eta 9 aldiz lortu zuen errekorra 100 metrotran[1].
1920 eta 1924ko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 100, 200 eta 4x100 probetan[2]:
- Anberesen 100 metro probaren finalaurrekoetara ailegatu zen non 5.a izan zen. Hau da inoiz Espainiako selekzioan aritutako korrikalari baten markarik onena.
- Parisen 200 metro eta 4x100 probetan aritu bazen ere ezin zuen lehendabiziko seriea pasatu. 100 metrotan, berriz, erronda bakar bat gainditu zuen.
Palmaresa
- 100 metro:
- 200 metro: 3 aldiz Espainiako txapelduna (1917, 1918 eta 1919)[3].
Erreferentziak