Felipe Lizaso Eizmendi —izengoitiak: Muskilarri, Lieizpe— (Orio, Gipuzkoa, 1908ko apirilaren 30a - 1999) euskal idazlea izan zen. EAJko kidea, Itxarkundia gudari-taldearen komandantea izan zen 1936ko gerran. Italiar osteek atxilo harturik, Santoñan espetxeratu zuten, eta hiltzera kondenatu, birritan, baina ez zuten hil. El Día, Euzkadi eta Argia aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Gerra aurretik kirol-kronikak idatzi zituen, eta preso zegoela Espetxean izeneko aldizkaria sortu zuen «Lurgorri»rekin batera.
Idazlanak
Obra nagusiak:
- Arrain-Hiztia (argitara eman gabea),
- Itsaso ta ibaietako arrain, oskoldun, soinbera ta arrerdidunen errolda, Izabere ezagunak eta
- Itzalpean sendotasuna (antzerkia).
Erreferentziak