Felazioak ohikoak dira pornografian, askotan gertuko eszena gisa. Pornoaren industriaren errepertorio estandarrean, ohikoa bihurtu da zakila felatzailearen ahutzetan sakonki sartzea, goragalea piztu arte. Ez hori bakarrik: ekoizleek, oka egitear dagoen felatzaileari, askotan zorion eta atsegin aurpegia jartzea espreski eskatzen diote. Horretara, pornoa kontsumitu ohi duten pertsonek praktika honen normaltasuna irudika dezakete, horrela ez denean.[1] Halere, sexologoek seinalatu dutenez, porno erreferentziak baino ez dituzten maitale gazteen artean praktika honen eskaria handitzen ari da.