Faustina Hasse Hodges (Malmesbury, 1823ko abuztuaren 7a – Filadelfia, 1895eko otsailaren 4a)[1] britainiar jatorriko organo-jole eta musikagile estatubatuarra izan zen.
Biografia
Malmesburyra (Ingalaterra) jaio zen, Edward Hodges organo-jole eta konpositorearen alaba. Familia osoa Ingalaterratik Amerikako Estatu Batuetara joan zen 1838an. Faustina Hodgesek musika irakasten zuen bitartean Brooklyn eta Filadelfiako elizatan organo-jole gisa lan egin zuen.
1850eko hamarkadan hasi zen piano eta organorako abestiak eta musika argitaratzen. Aitaren biografia ere idatzi eta argitaratu zuen. Filadelfian hil zen.[1][2][3]
Obrak
Hauek dira bere lan garrantzitsuenak:
- L'amicizia (Adiskidetasuna)
- Tantum Ergo Opus 65, 2.a
- Bizitza salmoa (testua: Henry Wadsworth Longfellow)
- Ametsak: amets bat (testua::Henry Wadsworth Longfellow)
- Egun tristea (testua: Henry Wadsworth Longfellow)
- Hildako santuak (testua: Henry Wadsworth Longfellow, Ernst Stockmann-en lanaren arabera)
- Arrosondoa (testua: W.W. Caldwell)[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak