Fandango du Pays Basque Luis Marianok abestu zuen kantua izan zen, Fandango filmeko gehienak bezala, Francis Lopez konposagileak sortua,[1] [2] hitzak direlarik André Tabet eta Gérard Carlierrenak.[3] Sara, Bilbo eta Aturri ibaia aipatzen ditu abestiak, Euskal Herriko bazterren artean.[4]
Fandango izenburuko beste abesti batzuk ere kantatu zituen Luis Marianok, bata Le Chanteur de Mexico filmekoa, Fandango izen soilekoa, berak eta Jesús María de Arozamenak jarritako hitzekin,[5] eta Fandango de Bayonne.
Erreferentziak
Kanpo estekak