Falster, Danimarkako Seelandia eskualdearen hegoaldean dagoen hiru uhartetako bat da, Lolland eta Mønekin batera. 514 km² eta 43.537 biztanle ditu eta Lolland irlaren ekialdearekin batera Guldborgsund udalerria osatzen du. Farø irlak Seelandia uhartearekin konektatzen du zubi bidez.
Herri handiena Nykøbing Falster da, 16.458 biztanlerekin (Lolland irlako auzoarekin 19.331 biztanle). XII mendean sortu zen Nykøbing bai eta irlako bigarren herria den Stubbekøbing ere, wendoei aurre egin asmoz.
Bere hondartzek turismo nazionala erakartzen dute.
Ondasun nabarmenak
Ikus, gainera
Iruditegia
Kanpo estekak