Fadumo Dayib (Thika, Kenya, 1972) Somaliako politikaria da. Herrialde horretako lehendakari izateko aurkezten den lehen emakumea izan zen 2016ko Somaliako parlamenturako hauteskundetan[1]. Nazio Batuen Erakundean lan egiten du, laguntza humanitarioa ematen, eta aditua da osasungintza alorrean. "Emakumea, segurtasuna eta bakea" gaian aditua da, eta Helsinkiko Unibertsitatean doktoretza aurkeztu zuen gai horretan[2][3].
Erreferentziak