Fabiola edo Fabia Erromakoa (Erroma, ? - 399ko abenduaren 31) Erromako dama kristaua izan zen, Fabiotarren leinukoa. Senarra hiltzean, ondasunak pobreen artean banatu eta Italiako lehen erietxea eraiki zuen Ostian.