Eztebe Uroš IV.a Dušan (serbieraz: Стефан Урош IV Душан; c. 1308 – 1355eko abenduaren 20a) Serbiako erregea eta Serbiarren eta Greziarren Enperadorea (tsarra) izan zen.
Eztebe Deاanski erregearen eta Teodora Smiletsen semea izan zen. Familiarekin Konstantinoplan erbesteratuta bizi izan zen 1320ra arte, eta han grekoa eta bizantziar kultura ikasi zituen.
Bere aita borrokatu eta garaitu ondoren, 1331. urtean Serbiako errege koroatua izan zen. Europako hego-ekialdeko zati handi bat hartu zuen, eta bere garaiko erregerik boteretsuenetako bat izan zen. Erlijio kristau ortodoxoko inperio multietnikoa gobernatu zuen. Danubiotik Korintoko golkoaraino hedatzen zen, hiriburua Skopje zelarik.
Serbiako Inperioaren Konstituzioa idatzi zuen, 'Dušanen Kodea' bezala ezagutzen dena, Erdi Aroko Serbiako literatur lanik garrantzitsuena. Serbiako patriarkatua ezarri eta monasterioak sortu zituen.
Familia
Kanpo estekak