Ezkata (latinez: squama) plaka txiki, zurrun eta zapaldua da,[1] zenbait animaliren dermisean, gehienean oso kopuru handian eta teilakaturik, agertzen dena. Beren betekizun nagusiak babespen eta isolamendua dira. Hitza, batez ere, arrain eta narrastien ezkatei dagokie. Hala ere, jatorri eta funtzio desberdinak dituzten antzeko egitura batzuk izendatzeko ere erabiltzen da, hala nola, tximeleten hegaletakoak.
Arrain ezkatak
Arrainen ezkatak, narrastienak ez bezala, mesodermotik sortutakoak dira. Mota hauek bereizten dira:[2]