Ez Gaitu Inork Geldituko Urtz taldearen abesti bat da. 2001. urtean argitaratutako Aingeru albumaren parte da.[1]
COVID-19 pandemiaren garaian abestia ezaguna egin zen Osakidetzako osagileek abesten zutelako.[2]
Hitzak
Hitzak:[3]
- Nork esan du, ezinezkoa da?
- Nork onartu, hori hala dela?
- Zaila bada, ez da ezinezkoa;
- zaila bada, badago lortzea.
- Eta ibiliz ikasten bada oinez
- has gaitezen bidea egiten.
- Ez gaitu inork geldituko.
- Ez zaitu inork geldituko.
- Nork esan du, ez dago lortzerik?
- Nork esan du, ez dut gaitasunik?
- Zaila dena, zaila bada berez
- guk ohi dugu zailago egiten.
- Eta ibiliz ikasten bada oinez
- has gaitezen bidea egiten.
- Ez gaitu inork geldituko.
- Ez zaitu inork geldituko. (bis)
- Bidairik luzeena, beti,
- pauso batez hasten da.
- Ez gaitu inork geldituko.
- Ez zaitu inork geldituko. (bis)
Erreferentziak
Kanpo estekak