Exército Guerrilheiro do Povo Galego Ceive

Exército Guerrilheiro do Povo Galego Ceive edo EGPGC (Galiziako Herri Askearen Armada Gerrillaria, euskaraz) Galizian aritutako talde armatu independentziazale eta sozialista bat izan zen. 1986an eman zuen bere burua argitara eta 1993an desagertu egin zen.

90 bat ekintza armatu burutu zituzten, tartean 1989an guardia zibil baten hilketa.

Politikoki, Galiza Ceive-OLN taldearen gertukoa izan zen, lehenik, eta Assembleia do Povo Unido taldearen hurbilekoa, ondoren.

Ikus, gainera

Kanpo estekak