Eustaquio Etxabe-Sustaeta Pedroso (Haro, 1872ko ekainaren 11 - Eltziego, 1952ko otsailaren 4a) arabar kazetari eta politikari karlista izan zen, 1897 eta 1917 artean El Pensamiento Navarro zuzendu zuena.
Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, Bilboko Chapel Zuri aldizkarian hasi zen lanean. Sabin Aranarekin eztabaida bizia izan zuen. Kazetaritza utzi ondoren, abokatu izan zen Lizarran.
Kanpo estekak