Euskal herritarrak Munduko Futbol Txapelketan

Euskal herritarrak Munduko Futbol Txapelketan Espainiako futbol selekzioko jokalaritzat edo entrenatzailetzat edota Frantziako futbol selekzioko jokalaritzat aritu dira. Gehienek Espainiako selekzioarekin parte hartu dute, denetara 57 futbolarik. Munduko Futbol Txapelketa 4 urtetik behin jokatzen da. Uruguai izan zen lehen antolatzailea, eta lehen txapelduna ere bai, 1930ko urtean. Eta azkena Errusian jokatu zuten, 2018an, denetara 21 edizio kontatuz. Parte hartzaileak ere gehitzen joan dira: lehenengo edizioan 13 herrialde izan ziren, eta azkenengoan 32.

Parte-hartzaileak

Urtez urte, hauek izan dira Munduko Futbol Txapelketan aritu diren euskal herritarrak:

Antolatzailea eta urtea Jokalariak Entrenatzaileak Denetara
Italia 1934 Ciriaco, Zilaurren, Quincoces, Mugerza, Markuleta, Lafuente, Iraragorri, Langara, Lekue, Gorostiza, Regueiro Amadeo Gartzia de Salazar 12
Brasil 1950 Ignacio Eizagirre, Zarra, Igoa, Panizo, Nando, Gaintza, Alonso 7
Txile 1962 Arakistain, Etxeberria, Carmelo, Garay 4
Ingalaterra 1966 Iribar, Zoco, Glaria 3
Argentina 1978 Dani 1
Espainia 1982 Arkonada, Alonso, Alexanko, Satrustegi, Zamora, Lopez Ufarte, Urkiaga, Uralde, Urrutikoetxea 9
Mexiko 1986 Andoni Zubizarreta, Andoni Goikoetxea, Julio Salinas, Urrutikoetxea 4
Italia 1990 A. Zubizarreta, Andrinua, Alkorta, Gorriz, Bakero, Julio Salinas, Otxotorena 7
Estatu Batuak 1994 A. Zubizarreta, Julen Guerrero, Jon Andoni Goikoetxea, Alkorta, Julio Salinas, Bakero, Begiristain Javier Clemente, Xabier Azkargorta 9
Frantzia 1998 A. Zubizarreta, Alkorta, Iván Campo,J. Guerrero, Joseba Etxeberria, Lizarazu, Deschamps Javier Clemente 8
Japonia eta Hego Korea 2002 De Pedro, Mendieta, Lizarazu 3
Alemania 2006 X. Alonso 1
Hegoafrika 2010 X. Alonso, Fernando Llorente, Javi Martínez 3
Brasil 2014 X. Alonso, Cesar Azpilikueta, J. Martínez 3
Errusia 2018 Álvaro Odriozola, Kepa Arrizabalaga, C. Azpilikueta, Natxo Monreal Eraso 4

Txapelketa gehien jokatu dutenak

Jokalaria/Entrenatzailea Zenbat txapelketa Nortzuk
1 Zubizarreta 4 Mexiko 86, Italia 90, Estatu Batuak 94, Frantzia 98
2 J. Salinas 3 Mexiko 86, Italia 90, Estatu Batuak 94
Alkorta 3 Italia 90, Estatu Batuak 94, Frantzia 98
3 Javier Clemente 2 Estatu Batuak 94, Frantzia 98
Bakero 2 Italia 90, Estatu Batuak 94
J. Guerrero 2 Estatu Batuak 94, Frantzia 98
Lizarazu 2 Frantzia 98, Japonia eta Hego Korea 02
X. Alonso 2 Alemania 06, Hegoafrika 10
J. Martínez 2 Hegoafrika 10, Brasil 14
C. Azpilikueta 2 Brasil 14, Errusia 18

Beste datu batzuk

  • Munduko 5 txapeldun eman ditu Euskal Herriak: Lizarazu eta Deschamps Frantzia 98an, eta Xabi Alonso, Fernando Llorente eta Javi Martinez Hegoafrika 2010ean.
  • Espainiako selekzioaren debuta Italiak antolatutako txapelketan izan zen, 1934ko urtean. Aurkaria, Brasil izan zen eta azken emaitza 3 eta 1-ekoa izan zen espainiarren alde. Baina hamaikako hartan, Ricardo Zamora atezaina kenduta, beste 10 jokalariak euskaldunak ziren: Ciriaco, Quincoces, Zilaurren, Mugerza, Markuleta, Lafuente, Iraragorri, Langara, Lekue eta Gorostiza. Hurrengo partidua etxekoen kontra izan zen eta entrenatzaileak, arrazoi bategatik edo bestegatik, aldaketa batzuk egin zuen eta taldea kanporatuta izan zen.

Kanpo estekak