Lan hau nahiko berezia da Etxebarriaren lanean normalean izadi hilak eta erretratuak margotzen zituela edo Espainia sakonaren paisaiak. Baina baditu ere bai Euskal Herriko zenbait paisai eta hau da ezagunetariko bat. Lehen planoan giza-talde bat ikusten dugu, senideak ziur aski. Hamar pertsonak dira, zaharrak zein gazteak. Margolanaren erdian zuriz jantzita eta lotan dagoen haur bat amonaren besoetan ikusten dugu; amonaren sinbolismoak euskal kulturan indar handia izan zuen XX. mendearen hasieran. Haurraren ezkerrean aitona ikusten dugu eta haren atzealdean neska gazte bat, haren eskua aitonaren lepoan jarrita. Lau pertsonai horiek dira indar handiena erakusten dutena; gainontzekoak, askoz estatikoagoak, modu batez, eszena hori enmarkatzen dute. Zutik gizon batek arraun bat heltzen du eta neska batek azpil bat. Mahaian askariaren gauzak ikusten dira: ardoa, ogia, edalontziak, mahai-tresnak eta beste.
Bigarren planoaren Ondarroaren paisaia ikusten da. Koloreak ez dira oso biziak, nahiko hotzak egia esateko, horiak eta berdeak nagusiki.[2] Paisaia ez dago zehaztasun handiz margotuta baina ondo asko ezagutzen da Bizkaiko herria.
Bi planoen artean nolabaitezko kontrastea aztertu daiteke, nekazal mundu tradizionalean eta hiri mundu modernoan artean. Kontraste hori egilearen gai nagusietariko bat izan zen. Etxeberriak tradizioaren eta modernidadearen arteko oreka erreibindikatu nahi baitzuen