Euskal Herriko zaldi arrazak

Pottokak Pagoetako natura parkeko Muinaindin

Euskal Herriko zaldi arrazak Euskal Herrian soilik zein euskal lurralde eta ingurukoen hedatutako bertako zaldi arraza dira, eremu urriko arrazak izanik. Antzinakoak ziren eta egun desagertutako hainbat zaldi arraza eta mota basatiak sailkapen honetan sartu daitezke ere.

Euskal Herriko zaldi eta asto arrazak honakoak dira

Desagertutako etxeko bertako zaldi arrazak

Desagertutako zaldi arraza basatiak honakoak dira

Euskal Herritik desagertutako bertako zaldi eta asto arraza basatiak honakoak dira:

  • () Tarpan. Egungo bertako arrazetan eragin handiena izan zeun zaldia da.
  • () Przewalski zaldia.
  • Equus ferus przewalski. Zaldi espezie hau uste da egungo przewalski zaldiaren arbasoa zela, Euskal Herrian nahiko hedatua eta labar-pinturetan agertzen dena.
  • Enzebroa. Ez dago argi abere misteriotsu hau zaldi arraza bat zen edota basastoekin zer ikusirik gehiago omen zutela. Azken aldean joera gehiago dago enzebroa garai bateko eta tarpanetik etorritako basazaldiekin lotzeko.

Egungo bertako zaldi arrazetan, pottokak, montxinoak, eragina izan zuela (tarpana baino txikiagoa) uste da[1].

Aurizko zaldia Ormaiztegiko bertako arrazen erakusketa batean

Zaldiaren historia Euskal Herrian

Bertako arraza askoren kasuen legez, adituak ez dira ados jartzen bertako euskal zaldi arrazen jatorriari buruzko zenbait puntuetan. Dena den, argi dago bertako zaldi arrazek hainbat arbaso komunak dauzkatela. Hau dela eta, neurri handi batean, lautzako zaldiaren zein zaldi montxinoaren jatorria pottokaren jatorriarekin zer ikusirik handia daukala. Beraien jatorria, seguruenik, azken izotzaldia eta gero bertan geratutako zaldiak dira. Nafar behoka eta Auritzeko zaldiek antzineko pottoken eta kanpako zaldi arrazen eragina dute, txikiagoa nafar behokaren kasuan.

Sakontzeko, irakurri: «Pottoka»

"Jatorri eta historia" atala.

Zaldia Euskal kulturan

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.

Erreferentziak

  1. Jose M. Gomez-Taberna, La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Colegio universitario de Ediciones Istmo, 1980.

Kanpo estekak