Euskal Herriko metropoli eremuak bertako hiri nagusi batek eta inguruko hiri sateliteek osaturiko metropoli eremuak dira.
Euskal Herritik Euskal Hirira
Euskal Herrian egun sustatzen ari diren hiri-sistemaren gaineko jarduketak oro har Europan eta mundu mailan gailentzen ari diren joera eta lurralde-ereduarekin bat datoz, hirien erakargarritasuna eta tamaina handieneko hiriak sustatuz etorkizunean arrakasta izateko helburua dutenak[1]. Horretarako erakunde publikoek zenbait proiektu jarri dituzte martxan, nagusiak honako hiru izanik:
Eusko Jaurlaritzak1997an lurralde-eredu orokorra jasotzen duen txostena argitaratu zuen, "Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak" (LAA) izenekoa, "Hiri-Sistema Guneanitza" eratzen duena.