Europako Ingurumen Agentzia Europar Batasunak sorturiko nazioarteko agentzia da. ingurumen arloan jarduten du. 1990eko maiatzaren 7an hasi zen lanean eta egun, egoitza Kopenhagen (Danimarka) dago. 28 Europar Batasuneko estatu kideez gain, Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Suitza eta Turkia ere kideak dira. Gainera, Balkanetako beste sei herrialde (Albania, Bosnia eta Herzegovina, Mazedoniako Errepublika, Montenegro, Serbia eta Kosovo), Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1244/99 ebazpenaren bitartez, kooperatzaileak dira.
Zuzendariak
Kanpo estekak