Etxanobetarren lorategia (Gasteiz)

Etxanobetarren lorategia (Gasteiz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′58″N 2°40′22″W / 42.84932°N 2.67273°W / 42.84932; -2.67273
Map
Irekiera egunakegunero

Etxanobetarren lorategia Gasteizko lorategi bat da. Haurrentzako jolas-gunea eta txakurrentzako gunea ere badu.

Kokapena

Gasteizko Alde Zaharrean dago. Santa Maria eta Frai Zakarias kaleen artean. Hiru sarrera ditu, bi Frai Zakarias Martinez kalean eta beste bat Santa Maria kalean, Landatxo gizarte etxearen parean.

Historia

1886 urtean eraikitako Etxanobetarren etxearen lorategia da.

Txakurrak

2015eko martxoan gune bat hesitu zuten bertan txakurrak aske ibil daitezen[1]. Gainontzeko eremuetan debekatuta dago txakurrak sartzea.

Irekiera orduak

Egunero irekitzen du, 10:00etatik 20:00etara neguan eta 10:00etatik 22:00etara udan.

Gasteizko zinemaldiko eskuak

XXI mendearen hasieran Gasteizen ospatzen zen Zinemaldian parte hartzen zuten aktoreek eskuak jartzen zituzten buztinez betetako plaka batzuetan. Buztina lehortzean eskuen arrastoa geratzen zen, sinadura moduan. Plaka horiek ikusgai daude parkean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  1. .