Ethel Brooks (AEB, )soziologo ijito feminista, Rutgers-eko Unibertsitatean irakaslea,[1] Emakumea, Generoa eta Sexualitate Sailean, ekonomia politikoa, ekoizpen kulturala eta ijitoen kontrako indarkeriaren gorakada aztertu du.[2] RomArchive eta USC Shoah Foundation-eko kidea.[3] European Roma Rights Centre-ko batzordearen lehendakaria[4] eta US Holocaust Memorial Council-eko kidea. [5]
Biografia
Emakumea, Genero Ikasketak eta Soziologia Saileko Irakaslea Rutgers Unibertsitatean, New York University eta Williams College-en ikasia. Munduko hainbat lekutan ikertu izan du, besteak beste, Londres, Istanbul, Fall River, San Salvador, Dhaka eta New York hirian. Aldizkari ospetsuean idatzi ditu artikuluak, hala nola, Nevi Sara Kali and International Working Class History aldizkarietan.[6]
Bi proiektuen garapenean dabil egun, Disrupting the Nation: Land Tenure, Productivity and the Possibilities of a Romani Post-Coloniality, eta (Mis)Recognitions and (Un)Acknowledgements: Visualities, Productivities and the Contours of Romani Feminism, bietan ekonomia politikoa, ekoizpen kulturala eta munduan ijitoen aurkako idarkeriaren gorakada aztertzen ditu. Bere hausnarketa eta ekarpenak The Guardian-ek argitaratu ditu. Emakume Pakistanien desagerpenei buruzko artikulua ari da idazten ere, Missing Pakistanis: Gender, Citizenship and the Muslim Everyday,” [6]
2011an jasotako diru-laguntzari 2011-2012 urte akademikoa TrAIN-en eman zuen (Research Centre for Transnational Art, Identity and Nation).[6]
Lanak
Liburuak
- Unraveling the Garment Industry. Transnational Organizing and Women’s Work (University of Minnesota Press, 2007)[7]
Liburuetako kapituluak
- Sweatshop USA: The American Sweatshop in Historical and Global Perspective, Eds. Daniel A Bender and Richard Greenwald, (Routledge, 2003)
- Sociology Confronts the Holocaust: Memories and Identities in Jewish Diasporas, Eds. Judith Gerson and Diane L. Wolf (Duke University Press, 2007)
Artikulu akademikoak
- Recuperando el campo de la vanguardia (Concreta, 14, 2019)[8]
- Europa es nuestra: un manifiesto (O Tchatchipen, 101, 2018)[9][10]
- The possibilities of Romani Feminism (Journal of Women in Culture and Society, 38, 2012)[11]
Artikuluak egunkarietan
- Stop this state persecution of Roma (The Guardian, 2010)[12]
Sariak eta aitortzak
- 2011an Fulbright-University of the Arts London Distinguished Chair Award jaso zuen.
- 2010ean Outstanding Book Saria, Global Division of the Society for the Study of Social Problems-ek emana.[13]
Erreferentziak
Kanpo estekak