Studio system (estudio sistema) filmak egiteko metodo bat da, non film-ekoizpenean eta -banaketan zinemako estudio handi batzuk nagusi diren. Nahiz eta terminoa gaur egun oraindik ere erabiltzen den sistemen eta estudio nagusien ekoizpenaren erreferentzia gisa, historikoki, 1920 eta 1960 bitarteko zine-estudio handiei dagokie terminoa, batez ere bere instalazioetan, epe luzeko kontratuak dituzten langile sortzaileekin filmak ekoizteari. Sistema horren bidez, filmen banaketa ere kontrolatzen zen integrazio bertikalaren bidez, hau da, banatzaileen eta erakusketa-aretoen jabetzaren edo kontrol eraginkorraren bidez, film-salmentak bermatzeko.[1][2][3] Paramount Pictures, Metro Goldwyn Mayer, Warner Brothers Pictures, 20th Century Fox eta RKO estudioek hartu zuten negozio-eredu hori.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak