Estrimondar golkoa (grezieraz Στρυμονικός Κόλπος, Strimonikós kólpos, latinezStrymonicus sinus), Egeo itsasoan dago, Traziako kostaldean, honela, Estrimon ibaiagatik deitua, bertan itsasoratzen dena. Izen hau, jada aro klasiko greziarrean jasotzen zuen. Berrikiago, Contessako golkoa deitua izan da, eta, ondoren, Orfaniko golkoa, baina, gaur egun, berriz ere, Strimonikós kolpós deitzen da, antzina bezala. Mendebaldean, Kaltzidikapenintsularekin muga egiten du, Erdialdeko Mazedoniaren zati dena.