Estonia administratiboki 2 maila administratibotan banatzen da: konderriak (Maakonnad) eta udalerriak (omavalitsus).
Konderriak
Konderriak maila administratiborik handiena dira. Bakoitzak bere gobernua du, eta Estoniako Gobernuak hautatzen du konderriko gobernadorea bost urteko eperako.
Udalerriak (estonierazomavalitsus) Estoniako banaketa administratiborik txikienak dira. Udalerri bakoitza udal gobernu batek (Udala) agintzen du. Herrialde osoan 227 udalerri daude.