Estilo proba (ingelesez: medley) kirol lehiaketetarako araututa dauden lau igeriketa estiloak batzen dituen proba bat da.
Probak
Ordena
Bakarkako proban, ordena hau da:
- Tximeleta
- Bizkarra
- Bularra
- Crawla
Erreleboetan, igerilari bakoitzak estilo bat egiten du, orden honetan:
- Bizkarra
- Bularra
- Tximeleta
- Crawla
Bakarkako distantziak
- 100 m: 25 m estilo bakoitzean. Proba hau 25 metroko igerilekuetan soilik egin daitekeenez, ez da olinpikoa.
- 200 m: 50 m estilo bakoitzean.
- 400 m: 100 m estilo bakoitzean.
Erreleboetako distantziak
- 4 x 100 m
Kanpo estekak