Esteban Sánchez (Orellana la Vieja, 1934ko apirilaren 26a - ib., 1997ko otsailaren 3a) espainiar piano-jotzailea izan zen.
Gazte-gaztetatik lortu zituen sari ospetsuak, hala nola Marguerite Long Nazioarteko Lehiaketako ohorezko domina (Paris, 1959), Busoni Nazioarteko Lehiaketako lehenengo saria (Bolzano, Italia, 1953), Santa Cecilia Akademiako lehenengo saria (Erroma, 1954), Harriet Cohen Fundazioaren Dinu Lipatti domina (Londres, 1955).
Garrantzi handikoak dira Sánchezek Isaac Albénizen lanen gainean egindako bertsioak. Aipatzekoak dira, bestalde, disko hauek: Rachmaninoven Pianorako 2. kontzertua, Beethovenen 4. kontzertua, Granadosen "El pelele", Fallaren "Fantasía bética" eta "Cuatro piezas españolas", eta Joaquín Turinaren lan asko.
Erreferentziak