Espeka-ardatz gabeko pistoi-motorrak, kulata berezidun motorrak dira, zeinetan bere kulatan ez dagoen ezpeka-ardatzik, eta horren beharrean balbula sistema berezi bat dago. Ohiko pistoidun motorretan, aire-gasolina nahastea pistoi barruan sartzeko balbula bat edo batzuk erabiltzen dira eta ihes-gasak ateratzeko beste balbula bat edo batzuk erabiltzen dira, balbula horiek mekanikoki ireki edo ixten dira, espeka-ardatz izeneko eragingailu mekaniko baten bidez. Espeka-ardatz gabeko pistoi-motorretan, balbula bakoitza eragingailu elektriko, pneumatiko edo hidrauliko batekin gidatzen da, sistema mekaniko hutsa erabili beharrean. Balbula horiek, aipatutako eragingailuaren bidez irekiko dira beti; itxiera, berriz, eragingailuaren bidez zein ohiko malguki baten bidez egingo da.
Funtzionamendua
Barne-errekuntzako motorrek dituzten balbulek modu sinkronizatuan mugitu behar dute, modu programatuan irekiz eta itxiz. Funtzionatzeko sistema tradizionalak (ardatz mekanikoen bidez) motorren balbulen irekiera eta ixteko angelu finkoak zehazten ditu (edo, gutxienez, aldatzeko eta erregulatzeko zailak). Posible da espeka-ardatz gabeko motorrak eraikitzea, balbula bakoitzaren mugimendua efektu bikoitzeko eragingailu bati esker egiaztatzen da, elektro-balbula batek kontrolatua (elektrobalbula software bidez kudeatzen da).
Abantailak
Ohiko sinkronismo mekanikoa duten pistoi-motorretan, balbulen mugimendua birabarkiaren posizioarekiko aldez aurretik zehaztuta dago. Ziklo bakoitzean balbula bakoitza irekitzen da, irekita geratzen da, itxi egiten da eta itxita geratzen da, angelu berdinetan. Balbula baten ibilbidea beti berdina da eta balbula guztiak birabarkiarekin sinkronoki mugitzen dira, deskonexiorako aukerarik gabe.
Konexio mekanikoa kenduta, erregulazio aukerak asko handitzen dira. Balbula bakoitza nahieran ireki edo itxi daiteke, motorraren beharren arabera. Lan-angeluak, balbula bakoitzaren ibiltartea eta haren mugimendua edo deskonexioa kudea daitezke. Funtzionamendu-parametroak (motorraren tenperatura, harrerako airearen tenperatura, ihes-gasen tenperatura, azeleragailuaren posizioa...) esperimentalki aztertzen dira eta sisteman integratutako programa informatiko batera sartzen dira.
Desabantailak
Distribuzio-sistemako balbula elektromekaniko orok balbula bakoitzaren zurtoinaren amaiera aldatzea eskatzen du bere eragingailuarekin konektatzeko, eragingailu bat zilindro bakoitzeko, zirkuitu elektroniko bat eta programa informatiko berezi bat behar dute. Baldintza horiek garapen eta martxan jartzeko gastu garrantzitsuak sortzen ditu, eta azken ekipamendu-kostuak sistema egokitzea zailtzen dutenak.
Bigarren eragozpen bat fidagarritasuna da. Ohiko sistemek fidagarritasun egokia erakutsi dute baldintza errealetan, muturreko tenperaturatan, bibraziotan eta bestelako egoeretan; eta ekipoen bizitza oso luzea da gehiegizko konponketa edo mantentze-lanik gabe. Hori dela eta, ez da fidagarritasun parekorik frogatu espeka-ardatz gabeko motorretan.
Hirugarren eragozpen bat, ikuspuntu teorikotik, eragingailu elektromekanikoen erantzun-denborei dagokie, motorraren biraketa-abiadura handietan. Motor geldoetan (300 rpm-ra arte) ez litzateke arazorik egongo, baina motor azkarragoetan (6.000 rpm-tik aurrera, adibidez) muturreko baldintzetan eragingailuen erantzunak arazoak eman ditzake.