Espartin-joko

Espartin-joko batez ere neguan jokatzen zen. Korroan jokatzen zen eta erdian gelditzen zenak besteen zigorra pairatu behar zuen.

Arauak

Hasteko taldean kartak banatzen ziren "bateko urrea" nori egokitzatzen zaion jakiteko. Ondoren jolaskideak korroan jartzen ziren eta erdian, belaunikatuta, bateko urrea atera zuena. Korroa osatzen zutenek espartina pasatzen zuten belaunpetik, eta erdi koak gutxien uste zuenean, oinetakoaz jotzen zuten buruan edo bizkarrean. Kolpea gehienetan atzealdetik etortzen zitzaion erdikoari, ustekabean, eta espartina harrapatzen ahalegindu behar zuen. Eskuratzen bazuen korrora pasatzen zen eta galtzailea erdira.[1]

Non jasoa

Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Gorritin, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Information related to Espartin-joko