Espainiako Llaüt txapelketa (ofizialki: Campeonato de España de Banco Fijo Mediterráneo) Espainiako itsasertz mediterraneoan jokatzen den llaüten arteko txapelketa nagusia da.
Mediterraneoko llaüt ontziak erabiltzen dira txapelketan. Llaütak 8,5 metroko eslora dauka, eta federazioek adostu dutenez 145 kilo pisatu behar du gutxienez. Ontzi bakoitzean, zortzi arraunlarik eta lemazainak jokatzen dute estropada.[2]
1400 metroko distantzia egiten dute llaütek, eta sei edo lau luze.