Espainiako erregeaEspainiakoestatuburua da; bere batasun eta iraunkortasunaren sinboloa, instituzioen funtzionamendua zuzena izan dadinez arduratzen da; eta Nazioaren ordezkaritza handiena da. Konstituzioak eta legeak esleitutako eginkizunak betetzen ditu. [1]Indar Armatuen agindu nagusiak ditu, Armadako kapitain nagusia da, eta Errege-Akademien zaindaririk handiena. [2]
1978ko Konstituzioak Koroa, erregea eta hari dagozkion funtzioak aztertzen ditu bere II. Tituluan (56.-65. artikuluek osatuta)[2]. Gaur egungo erregea Felipe Borboi eta Greziakoa da, Felipe VI. izenarekin. [3]
Konstituzioak erregearen erabateko bortxaezintasuna aitortzen du. Hala eta guztiz ere, eta konpentsazio gisa, Konstituzioak Koroaren titularraren egintza guztiak baliogabeak direla ezartzen du, Gobernuaren lehendakari, ministro edo Diputatuen Kongresuko lehendakariaren berrespena ez badu; kasuaren arabera.
Koroa
Koroa Espainiako estatu burua daukan erakunde konstituzionala da. Haren ezaugarriak hauek dira:
Titulua jaraunspenez igarotzen da; Erregearen Familiaren kideen artetik