Eskutxiko Ahotsak Abesbatza
|
Datuak
|
Jatorria | Aiara (Araba) |
Musika mota | Musika erlijiosoa, kalekoa, Gabonetako kantak, euskal kantak |
Urteak | 1998tik |
Eskutxiko Ahotsak Abesbatza 1998an sortu zen Aiaran.
Ibilbidea
Eskutxiko Ahotsak Abesbatza Aiarakoa da.[1] Abesbatza 1998an sortu zen,[2] musikaren bitartez, Aiarako herrietako ekintzetan parte hartzeko, bai jaietan, bai bestelako egun berezietan.[3]
Abesbatza sortu zenetik, sarean egin izan dute lan Aiaraldeko eta Arabako abesbatzekin, beste herri eta udalerrietako kontzertuetan parte hartuz eta kanpoko abesbatzak Aiarara ekarriz.[4]
Urtero, Koral Txiki ekimena[5] eta musika erlijioso Topaketak[6] antolatzen dituzte Aiarako herrietan, txandaka.
Abesbatzaren errepertorioan denetarik dago: musika erlijiosoa, kalekoa, Gabonetako kantak, euskal kantak. Aipatu beharrekoa da 2018an, Aiaraldeko Berdintasun Topaketan, Agur Jaun-Andreak parekidea abestu zutela, Topaketari hasiera emateko ekitaldian.[7]
Abesbatzaren kideak emakumeak dira eta Aiara Berdintasunaren Alde Foroan hartzen dute parte. Era berean, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan kolaboratzen dute.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak