Esku dantza euskal kultura eta folklorearen osagai den dantza garrantzitsua da. Dantza honen ezaugarri nagusia, izaera soziala eta dibertigarria duela da. Behin eta berriro errepikatzen diren lau pausuz osatua dago, beraz, nahiko erreza dela esan ohi da. Hau dela eta, gaur egun, eskola askotan Haur Hezkuntza eta/edo Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasi eta dantzatzen dute. Arrazoi berberagatik hainbat tokitan dantzatzen ohi da: erromeriak, plazak, tabernak, etxean..[1]
Esku dantza binaka dantzatzen da, dantzariak aurrez aurre bi lerrotan kokatu egiten dira eta tokitik mugitu gabe dantzatzen dute. Dantzariak eskuekin txaloak ematen dituzte. Mugimendu hauek Euskal Herriko beste dantzen antzekoa dela esan dezakegu, makil-dantzakoa adibidez. Makil-dantzan, berakoak bezala kolpatzen dira baina kasu honetan makila erabili beharrean, dantzariek eskuak jotzen dituzte.
Koreografia
Koreografia bitan banatzen da: Lehenengo eta bigarren partea berdinak dira, aldaera bakarra bigarren partean buelta emanten dantzatzen dela da. Birritan errepikatzen da parte bakoitza. Konpasa eta musika erritmoa jarraitzen, dantzariak elkarri esku ahurrak kolpatzen dituzte. Musika erritmoa arintzen doa, beraz dantza gero eta arinagoa da.
Lehenengo partea:
1) Eskuak batuta aurreko dantzariaren kontra talka egin.
2) Eskuineko eskua lehenengo elkarri jo, ondoren ezkerrekoa. Txalo bat eman. Eskuineko hanka altxatu eta beheko aldean txaloa eman, hanka jaitsi eta txalo eman, ezkerreko hanka altxatu eta beheko aldean txaloa eman, hanka jaitsi eta txalo.
3) Eskuak gerriaren atzean txalo eman, aurrealdean txalo eman.
4) Eskuak batuta aurrekoaren kontra eskuekin talka egin.
Birritan errepikatuko da pausu hau.
Bigarren partea:
Berdin dantzatzen da baina bigarren pausua egitean, eskumarantz ematen da buelta hanka altxatzen den bitartean. Bikote-dantzari bizkarra ematen ari garela ezkerreko hanka altxatu eta txaloa emango diogu buelta ematen dugun bitartean.
Bikote-dantzaren aurrez aurre gaudela hirugarren pausua egiten jarraituko dugu.