Eskaleramendi, Zuberoan topa dezakegun mendia da. Harsüdürra Pirinioen ardatz nagusitik bereizturiko mendilerroa da.
Burdinkurutxetako lepoak mendebaldean eta Bagargiak eta Iraizabaletako lephoak ekialdean mugatzen dute mendilerro honen atal nagusia. Hegoaldetik ikusita, bizkar belastsu eta borobil samarrak dira, baina iparraldeko isurialdea -Mendibeltza izenekoa- ehunka metroko malkar ikusgarrietan hausten da Inartxuriko oihanaren gainean. Ugatze lepotik ekialderantz, mendikateak altuera galdu Mendikotziageko gandorrean barrena (Belozkarre, 1173m) eta Salteburia mendian amaitzen da, Larraine gainean mazela erraldoi gorrixkak amilduz.
Kanpo estekak
Eskaleramendi, http://www.euskal-herria.org/.