Esentzia olioa[1]landareenkonposatu kimikolurrunkorrak dauzkan isurkari hidrofoboa da. Horregatik, olio lurrunkor ere deritze. Olio hauek giro-tenperaturan isurkariak dira, baina, berotzean, laster lurrundu egiten dira, eta erraz pizten. Esentzia olioak zein landaretatik atera ziren, eta landare horren olio izena edukitzen dute (e. b. teondo-olioa eta iltze-olioa). Horregatik deritze esentzia-olio, landare baten lurrinaren esentzia barnebiltzen dutelako. Isurkari hauei olio deitzen bazaie ere, olio lurrunkorrek ez daukate koiperik.
Olio lurrunkor mota batzuk nahiko garestiak dira, zenbaitetan landare askok olio-kopuru txiki bat ekoitzi behar izaten du-eta. Dena dela, badira olio hauen artean merkeagoak direnak, esaterako, laranja-olioa, ezen laranjen azalak zuku-industriaren hondakinak izaten baitira. Arrosa-olioa, ostera, garestia da, hura ekoizteko, horretarako berariaz landatutako makina bat arrosa behar direlako. Lurrinetarako olioa merkeagoa da, baina usain ahulagoa izaten du. Lurrin-olioak kimikoki formulatuak daude, eta usain gozo bat antzeratzekotan ekoizten dituzte.
Olio bakoitza gutxienez 100 konposatu kimiko desberdinek osatzen dute, honela sailkatuta: aldehidoak, fenolak, oxidoak, esterrak, zetonak, alkoholak eta terpenoak. Oraindik identifikatu gabeko konposatu asko ere egon daitezke.