Escó edo Esco (aragoieraz: Esco) Zaragozako Zigoze udalerrian dagoen herria da, Jazetania eskualdean eta Esako urtegitik gertu kokatuta.
Historia
1209 inguru, Antso VII.a Nafarroakoak bertako gaztelua, Peña eta Petillakoekin batera lortu zuen.
1960ko hamarkadan udal-barruti gehiena (Arrosta eta Tiermaskoekin batera) desjabetu zuten Esako urtegia eraikitzeko.
Errepideak
Herria N-240 errepideak zeharkatua da, Huescako Berdún eta Nafarroako Ledea lotzen duena.
Kanpo estekak