Escobedo Kantabriako Camargo udalerriko herri bat da, Santanderreko eskualdean. Udalerriaren hegoaldean dago, Muriedas hiriburutik 5,5 kilometrora, eta 55 metroko altueran, hiri-eremutik urrunen dagoen herria da.[1] 2020an 1.425 pertsona zeuden erroldatuta.
Auzoak
- El Alto
- Arenas
- Casar
- La Fuente
- La Llastra
- La Maza
- Mijares
- Monasterio
- La Ria
- San Esteban
- San Pantaleón
- Santa Cruz
- Solacuesta
- Tocos
Ekonomia
Abeltzaintzak garrantzi handia du. Dena dela, azken urtetan, bigarren etxebizitzak direla eta, eraikuntzak ere presentzia handia lortu du.
Ondarea
Balio handiko tokiak eta eraikinak ditu. Hona hemen ezagunenak:
- San Pedro Apostol eliza
- San Pedro nekropolia
- Santa Cruz baseliza
- San Pantaleón baseliza
- San Esteban baseliza
- El Pendo leizea
- El Pendo-Peñajorao leizea
- Bilboko artadi eta harrobia
- Collado gazteluaren erorkinak
- Hoz Peñas Negras gaztelu-dorrea
Erreferentziak
Kanpo estekak