Escalivada (eskaliˈβaða ahoskatua) Espainiako hainbat eskualdetako gastronomiako plater tipikoa da, hala nola Katalunian, Valentzian, Murtziako Eskualdean eta Aragoi Behereko zenbait tokitan. Barazki erreak ditu: berenjena, piperra, tipula eta tomatea.[1]
Bere izena katalanezko escalivar aditzetik dator, euskaraz 'hausberoan erre' esan nahi duena.[2] Espencat ere esaten zaio, batez ere bakailaoa gehitzean. Kaloria gutxiko platera da, zuntz handikoa. Txorizo eta txistorra ere eraman ditzake.
Erreferentziak